BALEA, osagai ekologikoekin Euskal Herrian ekoiztutako garagardoa da, Zaporetsua, orekatua, fruitu gustukoa eta nortasun handikoa den garagardo bat da, lagunartean partekatzeko Poteoaren tenorean.
Horiz, xuriz eta IPA bertsioan eskuragarri, kontsumitzaile adituenentzat baita ere kalitatezko garagardoaren neofitorentzat da.
“Amodioz egina Euskal Herrian, 'Balea' Euskal arrantzaleak luzaz gutiziaturiko zetazeoari egindako omenaldia da”
Erdi Aroaren hasieratik, euskaldunek baleak ehizatzen zituzten Bizkaiko Golkoan, oso gutiziatua bereziki bertako olioagatik: hiriek baleen olioa erabiltzen zuten kaleak argitzeko. Irabazi handiko aktibitate hori benetako zutabe ekonomikoa izan zen Euskal Herriarentzat. Aktibitate horregatik, euskaldunak Ternua inguruan ausartu ziren, Kanadako kostaldean dagoen uharte handian.
Garai hartan, bale-arrantzak espezie oso bat arriskuan jartzen zuen.
Euskal balea babestuta dago gaur egun, eta gure mailan lagundu nahi dugu, Surfrider Foundation Europe ONG-a bezalako elkarte bat sustengatzean eta baita Itsas Arima, Euskal eta Landetako kostaldeko zetazeoak ikertzen eta babesten dituen elkarteak ere.